Hainbatetan bizitzak eramaten gaitu. Edo bizitzari gu eramaten uzten diogu. Auskalo. Kontua da aurreko egunean Pucciniren “Nessun dorma” aria entzun genuela, Luciano Pavarottiren ahotik.

“Nessun dorma” (Inork ez dezan lorik egin) Turandot operaren bukaeran kokatzen da eta filma desberdinetan agertzen da, besteak beste, gelan ikusitako “Yo quiero ser como Beckhan”.

Gauza bitxia da musika, entzutean sentimendu eta gure buruan istorioak sortarazteko ahalmena baitu. Hauxe da ikasle bakoitzari bururatu zaion ipuina “Nessun dorma” aditutakoan.

Helbide honetan entzun dezakezue berriro, Beniamino Gigli tenoreak abesturik:
http://www.epdlp.com/clasica.php?id=723

Puccini

Pavarotti